Haune
Barne-diseinuko estudio bat da, dekorazio integraleko zerbitzu bat zure esku jartzen duena.
Osorik eraberritzeko proiektuak, obraren zuzendaritza, sukalde eta bainugelen eraberritze partzialak... edo soilik aholkularitza, gune bati tankera berri bat emateko obra egin beharrik gabe.
Batzuetan kontua ez da diru asko gastatzea, baizik eta material eta koloreen konbinazio on bat hautatzea, edo pieza ezberdinen batekin puntu bat ematea.
Ainhoa Sarasola
Barne-diseinatzailea, elkargoko 000/348 zenbakiarekin kolegiatua. Hainbat enpresatan dekorazioaren eta proiektuen munduan 18 urtez lanean aritu ondoren, 2015ean neure bideari ekitea eta HAUNE irekitzea erabaki nuen.
Haune lan eginez gozatzeko sortutako gune bat da.
Proiektu bat lantzen hasi aurretik, funtsezkoa da lekua bisitatzea eta zuekin biltzea elkar ezagutzeko, zuen gustu eta beharrak jakiteko, dituzuen hobbyak eta eman nahi dizkidazuen ideiak ezagutzeko, eta hortik abiatuta hasten naiz lanean. Proiektu bakoitza mimatuz gozatzen dut, distribuzioari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko eta, hartara, gune praktikoak eta ongi aprobetxatuak, erosoak eta estilodunak izatea lortzeko. Hori guztia, markatzen diren mugekin, epeen aldetik nahiz adostutako aurrekontuaren aldetik.
Zerbitzuak
Dekorazio-zerbitzu integrala eskaintzen dut, proiektuaren kontzeptutik hasi eta amaierako dekorazio-xehetasunetaraino.
Proiektu bakoitza aurrera eramateko, profesional-talde esperientziadun bat daukat.
Proiektuak eta obraren zuzendaritza, etxe barrukoa nahiz instalaziokoa eta bulegokoa.
Giltza eskura
Dekoraziorako aholkularitza
Proiektu bisatuak eta lizentzia eta baimenen tramitazioa.
HAUNEn, hainbat estilotako altzariak eta dekorazio-artikuluak ere erosi ahalko dituzu. Alfonbrak, kortinak, kuadroak, lanparak...